XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

f) GUDAL-JAUPARIAK gexorik edo zaurituta lotu balediz, bear bezela zainduta egon daitezan aleginduko da.

9'en atala.

Bestelako GUDAL-JAUPARlAK, euren bete-bearrai buruzko 7 eta 8'en ataletan esaten danari men egingo dautse.

Baita be, eurentzat izango dira 4 eta 6'en ataletan ezarri diran eskubideak.

Eskubideak.

10'en atala.

Mallakera.

GUDAL-JAUPARITZAKO Buruzagi Gallenak Gudalburu malla izango dau.

GUDAL JAUPARI Gorenak, Buruzagi, eta GUDAL-JAUPARIAK soillik, Taldeburuarena.

Ezaubidea.

Txapel eta bularrean ezkerraldetik, guztiak erabilli bearko daben GUDAL-JAUPARITZA ezaubidea onangoa izangoda: Pax Christi izki-alda zuriz: barrua gorriz dana areitz adarbi ezez baranoturik eta ikurdi itxuraz.

GUDAL-JAUPARI eginkizunetan bear-bearrez erabilliko dabe ezaubidea ta mallakaera.